XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Honela, adibidez, Hsub2, Nsub2, Osub2, Clsub2, etab. molekula biatomikoak dira, Pampsub4; molekula tetraatomikoa da, eta Sampsub8; sufrearen molekula oktoatomikoa.

Konposatuen formulak

Konposatuen ezaugarria konposizio finkoa edukitzea denez, adierazpenerako sistema berezia ezarri da, formula kimikoa deritzona, bertan sinboloak eta azpindizeak erabiltzen direlarik.

Sinboloek konposatua osatzen duten elementuak zein diren azaltzen digute, eta azpindizeek elementuen proportzioa adierazten dute.

Agerian ematen duten informazioaren arabera, bi motatako formulak daude: molekularrak eta enpirikoak.

Formula molekularrak molekulaz osaturik dauden konposatuak adierazteko erabiltzen dira.

Sinboloek molekula osatzen duten elementuak adierazten dituzte, eta azpindizeek molekula bakoitzean elementu bakoitzetik dagoen atomo-kopuru zehatza.

Esate baterako: Hsub2O formulak, ur-molekula bakoitzak bi hidrogeno-atomo eta oxigeno-atomo bat dauzkala esan nahi du.

Formula enpirikoak molekularik ez duten konposatuak adierazteko erabiltzen dira, hala nola, konposatu ionikoak eta solido kobalente atomikoak.

Esate baterako: =sIo=sub2 delakoa silizearen formula da, kuartzoarena alegia; hau solido kobalentea da.

Formula enpiriko honek ageri duenez, silize-sarearen osagaien artean dagoen erlazioa honako hau da: silizio-atomo bakoitzeko, bi oxigeno-atomo.

Oxidazio-zenbakia

Dakigunez, konposatu kimiko guztiak ez daude ioiez osaturik.

Hala ere, konposatu desberdinak formulatzeko, oso egokia da, konposatu guztiak ioiez osaturik daudela eta elementu bakoitzak karga positiboa edo negatiboa duela pentsatzea.

Konposatu batean elementu batek duen oxidazio-zenbakia, konposatua ioiez osaturik balego elementu horren atomo batek eduki beharko lukeen karga da.